EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURREAN GIZONOK ESATEKO DUGUNA
AZAROAK 25
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
- Emakumeen aurkako indarkeria mota oro erabat arbuiagarri deritzogu
- Emakumeen aurkako indarkeria berdintasun ezaren ondorio larrienetakoa dela iruditzen zaigu.
- Ez dago arrazoi bat bera ere emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko, zuritzeko edo arrazoitzeko, inoiz, inon.
- Giza-eskubideen urraketa larria da, eta bere goierpinik larriena erailketa da.
- Egiturazko arazoa dela uste dugu. Eta gizartetik ez ezik, pertsona bakoitzaren barrutik ere honen aztarna oro ezabatu beharra daukagula. Beraz,
- Lanean ari gara eta arituko gara gizonezkoekin emakumeen aurkako indarkeria deuseztatu arte. Beraz,
- Lanean ari gara eta arituko gara ere indarkeria hau ezkutuan edo oharkabean gera ez dadin
- Gizarte patriarkalak gizon bezala hazi eta hezteko ezarri dizkigun balore eta jokabide biolentoak, antidemokratikoak eta arriskutsuak guztiz alboratzeko konpromisoa hartzen dugu
- Lan hau banako mailan, kolektibo mailan eta gizarte mailan burutzeko konpromisoa hartzen dugu.
- Inork inor zapalduko ez duen gizarte zuzen, berdinzale, demokratiko, horizontal eta baketsua eduki arte lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
